XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusek erantzun: - Hau da Jaungoikoak nahi duen egintza: Sinets diezaiozuela Berak bidali duenari.

Haiek orduan: - Zer ezaugarri egiten duzu Zuk, hura ikusita guk Zuregan sinets dezagun?

Zer egiten duzu?

Gure gurasoek basamortuan mana jan zuten; zeruko ogia eman zien jateko idatzirik dagoen bezala.

Jesusek erantzun zien: - Egi-egiaz diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia; nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia; Jaungoikoaren ogia bait da zerutik jaisten dena eta munduari bizia ematen diona.

Orduan haiek: - Jauna, emaguzu beti ogi horretatik!

Jesusek erantzun: - Ni naiz biziaren ogia; Niregana datorrena, ez da gosetuko; eta Niregan sinesten duena, ez da behinere egarrituko; baina Nik esan bezala, ikusi nauzue, eta ez duzue sinesten.

Aitak ematen didan guztia Niregana etorriko da; eta Niregana datorrena ez dut kanpora botako.

Zerutik ez bait naiz jaitsi nire nahia egiteko, bidali nauenaren nahia baizik.

Eta hau da Ni bidali nauenaren nahia: Eman didanetik, ez dezadala ezer gal, baizik-eta biztu dezadala azken egunean.

Hau da nire Aitaren nahia: Semea ikusten duenak eta Harengan sinesten, izan dezala betiko bizia; eta Nik biztuko dut hura azken egunean.

Judutarrak Jesusentzat marmarrean ari ziren, Ni naiz zerutik jaitsitako ogia esan zuelako.

Honela zioten: - Hau ez al da Jesus, Joseren semea?

Ez al ditugu ezagutzen Guk honen aitamak?

Nola dio, bada, orain, zerutik jaitsia dela?

Jesusek erantzun zien: - Ez ari marmar zuen artean.

Ez daiteke inor Niregana etorri, bidali nauen Aitak ez badakar.

Eta Nik biztuko dut hura azken egunean.

Profetetan idatzirik dago: Jaungoikoaren ikasle izango dira guztiak.

Aitari entzun, eta Haren erakutsiak ikasten dituena, Niregana dator.

Inork ez du ikusi Aita, Jaungoikoarengandik datorrenak baizik; Horrek, bai, ikusi du Aita.

Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak ba du betiko bizia.

Ni naiz biziaren ogia.

Zuen gurasoek basamortuan mana jan zuten eta hil egin ziren; (...).